2022-ko “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdiaren idekiera

22.03.2022

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak martxoaren 21ean ireki du “Euroeskualdeko hiritartasuna” gaiari zuzendutako proiektuen deialdia. Maiatzaren 3an itxiko da, 12: 00etan. Eskaera egiteko, honako hauek geratzen dira:

Kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna gaiei buruzko proiektuak eta aktoreak sustengatzea ahalbidetzen duen proiektu deialdiak “Elkarezagutza sustatu, lankidetza garatzeko” esaldia du ildo nagusitzat. Eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzen ikaskuntza sustatzea, kultura zabaltzea eta Euroeskualdeko gazteen inplikazioa dira  proiektuen deialdi honen bidez landu nahi diren erronkak. Deialdi hau Europako lehentasunekin bat datozen zeharkako elementu batzuetan oinarritzen da: berdintasuna, garapen jasangarria eta digitalizazioa.

Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 500. 000 euroko aurrekontua dauka. Informazio gisa, 2021ko proiektu deialdiak 22 proiektu lagundu zituen.  Sortu zenetik 136 proiektu lagundu dira eta guztira 2,7 milioi euro banatu.

  • Noiz eta nola aurkeztu daiteke proiektu bat?

    Proiektuak martxoaren 21tik maiatzaren 3ra aurkez daitezke, modu digitalean eta Euroeskualdearen webgunearen bitartez soilik :
    https://www.euroregion-naen.eu/eu/proiektuak/euroeskualdeko-hiritartasuna-proiektuen-deialdia/proiektua-aurkeztu/

  • Nori zuzendua dago?

    Elkarte, erakunde, udaletxe, enpresa, norbere konturako langileak, etab. Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

  • Zein da proiektu bakoitzeko gehienezko diru-laguntza?

    Euroeskualdeak eskainiko duen diru-laguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da, eta 30.000 € gehienez. Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

  • Zein arlo jorratuko ditu?

    • Kultura
    • Hezkuntza
    • Gazteria
    • Kirola
    • Eleaniztasuna
    • Gizarte-erronka garaikideak

Proiektu-deialdia aurkezteko, web-mintegi bat antolatuko dugu 2022ko apirilaren 1an, 11etan. Denei idekia da eta izen ematea esteka honen bidez egin daiteke.
Informazio gehiagorentzat, Marie Heguy-Urain proiektu-deialdiaren kudeatzailearekin harremanetan eman, mailez (marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu) edo telefonoz (+33 6 23 15 95 95).

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?