Carnaval d'Ustariz

2025eko “Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdiari buruzko web-mintegi informatiboa

21.03.2025

LLET Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak web-mintegi informatiboa antolatu du hurrengo 2025eko apirilaren 3rako, goizeko 10:00etan, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdia  aurkezteko. Ekitaldi hau aukera paregabea da kultura, kirola, hezkuntza, gazteria, gizarte gaietako eragileak babesten dituen ekimen honen xehetasun guztiak ezagutzeko.

Topaketa honek zalantzak argitzeko eta galdera guztiei erantzuteko balio du.

  • Data: 2025eko apirilaren 3an
  • Ordua: goizeko 10:00etan
  • Izen-ematea: sakatu hemen

“Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdia, zertan datza?

500.000 euroko aurrekontuarekin, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdia “hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esamoldean oinarritzen da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: eragileen elkarrekiko ezagutza hobetzea, lurraldeko hizkuntzak ikastea, kultura hedatzea eta euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea.

2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdiak 215 proiektu babestu ditu, guztira 4,2 milioi euroko laguntzak banatuta. 2024an, proiektu-deialdiak honek 20 ekimen diruz lagundu zituen.

Zertarako parte hartu web-mintegian?

  • Xehetasunak: eskuratu deialdiari eta hark ezarritako betebeharrei buruzko informazio guztia.
  • Elkarrizketa zuzenean: parte hartu eztabaidan eta argitu zure zalantzak zuzenean.
  • Elkarlanerako aukerak: ezagutu proiektu-kide izan daitezkeen bidelagunak.

Nola eman izena?

Web-mintegian izena ematea erraza da. Hurrengo esteka jarraitzea besterik ez duzu:  https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_3COxUDCySa-3uQyAGMsv5A

 

Web-mintegian espero zaitugu!

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?