- Laugarren edizioa 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 4ra ospatuko da.
- Bederatzi ikastaroz osaturiko formakuntza eskaintza izango da, doan, Baionako Cité des Arts-en.
Hiru edizioetan izandako esperientzia aberasgarriari segida emanez, Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak ospatuko dira 2025ko ekainaren 30etik uztailaren 4ra Baionan. Ekonomia eta enpresa, gizartea, hizkuntzalaritza eta literatura, komunikazioa eta zuzenbidea alorrei mugaz gaindiko begiradatik erreparatuko zaie.
Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak eskualdeko herritarrentzat, ikasleentzat eta mundu akademikoarentzat dira, eta Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan egiaztatu den moduan, unibertsitateek gune ekonomiko, sozial eta lurralde kohesionatuago bat eraikitzeko duten eginkizun proaktiboa azpimarratu nahi dute.
Programa honen helburua parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza gizarteratzea da, baita erakunde publikoen plan estrategikoak zabaltzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatzeko. Ekonomia horretan, berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko katalizatzaile gisa hartuko dira.
Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izango dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), baita ingelesa ere, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa, hiru eskualdeek osatzen duten lurralde honetako eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratzeko. Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean.
Euroeskualdeko unibertsitate eta erakunde publikoen lankidetza
Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin. Egitasmoa erakunde guzti hauen lankidetzaren emaitza da: l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa (UIK), l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER zentroa eta Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx). Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakundeen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.
Bederatzi ikastaroz osaturiko prestakuntza eskaintza
IKASTAROA / COURS / CURSO | ZUZENDARIA / DIRECTEUR/RICE / DIRECTOR/A |
DATA / DATE / FECHA |
Landa lurraren ekarpena hiritarren ongizate integralari | Iker Goiria | 30/06/2025 |
Inklusiorako hizkuntza- eta hezkuntza-politikak: berezitasunak eta mugaz gaindiko ikuspegiak | Valeria Villa Pérez | 30/06/2025 |
Migrazioari eta asiloari buruzko Europako itun berria: mugaz haraindiko dimentsioa eta eskubideak | Clémentine Mazille | 01/07/2025 |
Turismo-fluxuak mugaz gaindiko lurraldean: ¿zer eragin eta zer irtenbide kudeaketa hobea izateko? | Quentin Laillé | 01/07/2025 |
Mugaz gaindiko komunikazio eleanitza: erronkak, praktikak eta ikuspegiak | Marie Heguy-Urain | 02/07/2025 |
Euskal nortasuna(k) XXi mendera begira: 2050 helburu | Josune Etxaniz Barrio | 02/07/2025 |
Euskararen lekukotasunak orain eta lehen | Irantzu Epelde Cendoya | 03/07/2025 |
Mugi muga: gazteen nortasun politikoak mugaren bi aldeetan | Iker Iraola Arretxe | 03/07/2025 |
Mugaz gaindiko moneta sozialaren erronkak | Luis Intxauspe Arozamena | 04/07/2025 |
Izenemate epea zabalik ikastaroak ospatuko diren egunera arte
Informazioa eta matrikula: https://www.uik.eus/eu/jarduerak/programak-mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak