Journées d'Information Transfrontalière 2024

Euroeskualdeak 150 pertsonei lagundu eta informazioa ematen die mugaz gaindiko enplegu eta izapide administratiboei buruz antolatutako informazio jardunaldietan

10.12.2024

Bertaratutako 150 pertsonekin, banakako 280 elkarrizketak eginda eta bertan 13 administrazio izanda, Euroeskualdeak azaroaren 21 eta 22an antolatutako Mugaz gaindiko Informazio Jardunaldiak arrakasta ikaragarria izan zuen. Emaitza hain baikor honek ekimenak mugaz gaindiko langileentzat duen garrantziaren lekukotasuna ematen du, baita laguntza integrala eskaintzeko eta Euroeskualdeko lan arro dinamikoaren garapena sustatzeko beharra ere.

Inoiz ez bezalako ekitaldi berezi honek mugako bi aldeetako erakunde eskudun guztiak batu zituen langileei eta enpresei informazio zuzena eskaintzeko mugaz gaindiko lanarekin erlazionatutako gaietan: fiskalitatea, gizarte segurantza, lanera sarbidea, lan eskubideak eta pentsioak, hiru lurraldeetako legeriaren arabera.

“Jardunaldi hauen helburua langileei izapide administratiboei eta haien eskubideei buruzko informazioa ematea zen. Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako administrazio eskudun guztiak eremu berean izateko aukera berria da gure mugan. Oso pozik gaude harreman hauek posible izatea egin izanagatik, izan ere egunero mugaz gaindiko egoerak bizi dituzten Euroeskualdeko biztanleen bizitzak errazteko modu bat da. Euroeskualdetik, gure helburua laguntza osoa eskaintzea da mugaz gaindiko langile baten lan ibilaldian zehar”, azaltzen du Leyre Azcona-k, erakundearen lurralde lankidetzako arduradunak.

Mugaz gaindiko langile eta enpresei laguntzeko konpromiso jarraia

Jardunaldi hauek jarraipena ematen diete POCTEFA EMPLEO (2016-2018) proiektuaren markoari, zeinak mugako bi alboetako erakundeen arteko lankidetza eta informazio partekatzea hobetzeko oinarriak ezarri zituen. 2019an ospatu zen lehen edizioa, langileei mugaz gaindiko lanaren berezitasunei buruzko informazioa emateko.

Aurten, Mugaz gaindiko Informazio Jardunaldi hauen antolaketak bultzada berria eman dio lan horri, berebiziko informaziora sarbidea errazten eta mugako bi alboetako administrazio publikoen arteko lankidetza eraginkor eta koordinatua sustatzen duen zerbitzua eskainiz. Honela, baliabideak optimizatzeko eta mugaz gaindiko langileei eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko modua ere eskaintzen du.
“Fisikoki elkartzea ahalbidetzen duten halako ekitaldiak beharrezkoak dira, askoz hobea da distantziarekin edo bakarrik sentiarazten zaituzten plataformekin alderatuz gero. Hau osoa iruditu zait, benetan eragile guztiak daude eta hitz egin nuen pertsonak oso arretatsuak izan ziren”, aitortu zuen informazio bila etorritako Akitania Berriko emakume langile batek.

Mugaz gaindiko lanarekiko eskubide eta betebeharrei buruzko galderak berehala erantzungo dituen leihatila bakar baten ideiak horrela erantzun zuen langile eta enpresen espektatibei, baita bertaratutako espezialistenei, izan ere haien homologoetara gerturatu eta beste administrazioen funtzionamendua hobeto ulertu ahal izan zuten.

Nafarroako Foru Ogasunetik, mugaz gaindiko langileei edo bertakoak ez direnei aitorpenak tramitatzen laguntzen diegu. Baina askotan ez gara konturatzen Ogasun frantsesari buruz daukagun informazioa ez dela egokia eta beraz oso ondo etortzen zaizkigu jardunaldi hauek informazioa alderatu eta koordinatzeko”, baieztatzen du Cristina Andreu-k.

Josune Ausin, Irungo Lanbideko bulegoko arduraduna, ekimenaren alde agertu zen ere. “Gure kokapena dela eta, erronka espezifikoak dauzkagu, Hendaian bizi diren edo Irunen edo Hondarribian bizita ere Frantzian lana aurkitu nahi duten pertsona askori informazioa eskaini behar diegu eta ez ditugu ezagutzen mugaz bestalde aplikatzen diren arauak. Beraz Euroeskualdeak eskainitako aukera hau oso interesgarria da zentzu guztietan, eta lehen aldia da nik Lanbiden lan egiten dudanetik denak batera eta egun berean elkartzeko aukera dugula erabiltzaileentzat”.

Parte hartzaile guztien harrera onak Euroeskualdeak herritarren onerako mugaz gaindiko lanean aritzen diren eragile guztien artean informazio puntu eta koordinazio lanak egiteko duen asmoa berresten du. Zentzu horretan, erakundeak Europa mailako proiektu bat aurkeztu berri du Interreg Poctefa programako Mendebaldeko eremu funtzionalean, eta hautatua izan ezkero, lankidetza indartzeko, Euroeskualdeko lurraldeko informazio jardunaldi berriak antolatzeko eta langileen erronkak identifikatu eta konponbide zehatzak eskaintzeko asmoa du.

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?