Joan den uztailaren 2an, Baionan, Euroeskualdeak 160 pertsona baino gehiago bildu zituen mugaz gaindiko komunikazio eleaniztunari buruzko uda ikastaroan, eta bertan mugaz gaindiko lankidetza linguistiko eta kulturalarekin konprometitutako hizlari ugarik parte hartu zuten.
2025eko Mugaz gaindiko uda ikastaroen markoan antolatuta (Euroeskualdeko unibertsitate eta erakundeen lankidetzaren bitartez garatutako proiektua), “Mugaz gaindiko komunikazio eleanitza: erronkak, jardunbideak eta ikuspuntuak” izeneko jardunaldi honek mugaz gaindiko lurralde aberats bezain konplexu honetan dauden eleaniztasunarekiko ikuspuntu ezberdinen arteko elkarrizketa irekitzea ahalbidetu zuen.
Lankidetzarako ondorio nagusiak
Mugaz gaindiko harremanek, haien izaera dela eta, paper garrantzitsua dute eleaniztasunaren garapenean, egunerokotasun bizi batean bihurtzen baitute. Eremu publikoetan (fisiko zein digitala) hizkuntzen ikusgarritasunak dinamika hau sustatzen du: askotariko paisaia linguistikoek balio handiko edukien sorkuntza suspertzen dute, esanguratsuak bai biztanle zein instituzioentzat.
Eleaniztasuna, esperimentatzeko eskubide gisa
Ospatutako hiru mahai-inguruek ondorio esanguratsuak utzi zituzten, mugaz gaindiko erakundeek informazioa eskuratzeari dagokionez aurkitzen dituzten erronkei buruz. Hizkuntza ofizialak eta eskualdeko edo gutxituen hizkuntzak elkarrekin bizi diren lurralde batean, komunikazio eleaniztuna ez da inklusio-printzipio hutsa; kohesiorako eta lankidetzarako funtsezko tresna ere bada
Ikuspuntu horretatik, mugatik hurbileko lurraldeek esperimentatzeko benetako eskubidea baliatu dezakete, eleaniztasun dinamikoa bezalako jardunbideekin; hauetan, hautatutako hizkuntzan adierazteko askatasuna lehenesten da, sistematikoki hizkuntza komun bat bilatu beharrik gabe.
Komunikazio eleaniztunak dakartzan kostuak ere azpimarratu ziren (giza baliabideak, logistika edo itzulpenak), aurreikusi eta antolatu behar baitira. Ordea, tresna digitalek eta adimen artifizialak karga hori murrizteko eta mugaz gaindiko lankidetzan murgildutako eragileen lana errazteko aukera zehatzak eskaintzen dituzte gaur egun.
Profilen eta ikuspuntuen aniztasunak erabat lagundu zuen aurreikusitako helburua betetzen: hizkuntzak eta nortasunak errespetatuz, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko soluzio zehatzak identifikatzea, eta, aldi berean, parte-hartzaileei eleaniztasuna eguneroko errealitate bizi eta positibo bihurtzeko tresna praktikoak eskaintzea.
Arrakasta kolektiboa, hizlarien konpromisoari eta esperientziari esker:
- Javier Arakama Urtiaga, Euskarabidea-ko zuzendaria
- Albert Branchadell, Eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzen Europako gutuneko adituen komiteko zuzendariordea
- Eva Nossem, UniGR-Center for Border Studies‑eko koordinatzaile zientifikoa
- Marie-Hélène Hermand, Bordeaux Montaigne Unibertsitateko irakasle titularra
- Estitxu Garai, UPV/EHUko Bizkaiko kanpuseko eta komunikazioko errektoreordea
- Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Institutuko zuzendari orokorra
- Xavier Bernard-Sans, AECT Pirinioak‑Mediterraneoa Euroeskualdeko zuzendaria
- Itxaso Etxebarria Lekanda, Euskampus‑eko Zabalkunde eta Eleaniztasuneko arduraduna
- Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Langune‑ko zuzendaria
- Eneko Gorri Gantier, Plazara kolektiboko kidea
- Leire Gaceo Melgosa, Eusko Ikaskuntza‑ko komunikazio arduraduna
- Arthur Saulnier, Maison AGOUR‑eko giza baliabideen arduraduna
- Marie Heguy-Urain, hiritartasun proiektuen kudeatzailea eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko komunikazio arduraduna
- Arola Urdangarín Ferreira, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria