Datorren maiatzaren 22rako antolatu du Euroeskualdeak, Nafarroako Gobernuarekin batera, “Euroeskualdeko berrikuntza” izeneko saioa, zeina Bertizko Jaurerrian burutuko den Navarra Innovation Week-en markoan.
Gure zuzendari Arola Urdangarinek eta nazioarteko lankidetza-arduradun den Leyre Azcona-k nabarmenduko dituzte mugaz gaindiko proiektu berritzaileen finantzaketarako tresna nagusiak.
Aurkezpenaren ostean, bi mahai-inguru egingo dira. Lehenengoan hiru lurraldeetako arduradunek hartuko dute parte eta Euroeskualdean berrikuntzak egiteak duen garrantziari buruz arituko dira. Ordea, bigarrenean arrakasta ereduak partekatuko dira, fabrikazio aurreratua, sektore aeroespaziala eta osasuna bezalako sektoreetako enpresen eta I+G erakundeen arteko lankidetza eraginkorra erakutsiz.
Navarra Innovation Week-en lehen edizio hau topagune eta ezagutza, sormen eta talentuaren zabalkunderako puntu izango da, foru-erkidegoan ardaztuz. Maiatzaren 19tik 24ra, berrikuntza sektore osoa elkartuko du astebete iraungo duten jardueretan, enpresa-sarea eta biztanleria orokorra ere konektatuz.
Zergatik bertaratu?
- Euroeskualdeko eremuko finantzaketa aukerak ezagutu
- Inspiratu zaitez berrikuntza arrakastatsuekin
- Mugaren bi alboetako eragile garrantzitsuekin harremanak sortu
Egitaraua
Izena emateko esteka: NAVARRA INNOVATION WEEK
Bertizen gaituzu zain, berrikuntzazko Europa elkarrekin eraiki dezagun!