- Euroeskualdeak ia 500.000 € banatuko ditu 19 proposamenen artean 2025eko “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu-deialdiaren markoan, non lurraldeko eragileen arteko elkar-ezagutza hobetzera, hizkuntzen ikaskuntza sustatzera, zabalkunde kulturala suspertzera eta Euroeskualdeko gazteriaren inplikazioa indartzera bideratutako ekimenen alde egiten den.
- Edizio honetarako, Euroeskualdeak guztira 46 hautagaitza jaso zituen kultur, kirol, hezkuntza, gazteria, eleaniztasun eta erronka sozial garaikideen alorretan.
- Euroeskualdeko berrikuntza” proiektuen deialdia 2025eko irailaren 8an irekiko da eta 400.000 €-ko aurrekontua izango du Euroeskualdeko sektore estrategikoetako proiektuak babesteko: osasuna, fabrikazio aurreratua, nekazaritza, energia berriztagarriak, eraikuntza jasangarria eta industria sortzaile eta kulturalak.
Euroeskualdearen Batzorde Betearazleak, hiru gobernu kideetako ordezkariz osatuta dagoenak, 2025eko «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen deialdiaren hautaketa onartu du. Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzako 19 proiektu finantzatuko dira 500.000 eurorekin. Hiru aldeko partzuergoek aurkeztutako 46 hautagaitzaren artean hautatu dira proiektuak kultur, kirol, hezkuntza, gazteria, eleaniztasun eta erronka sozial garaikideen alorretan.
Estrategiaren erdigunean gazteria lehentasun gisa kokatzean, mugaz gaindiko ondarea balioztatzearen garrantziarekiko konpromisoa berresten du Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, partekatutako Euroeskualdeko nortasun inklusiboaren berebiziko zutabea. Proiektu guzti hauek guztira ia 500.000 €-ko finantzaketa jasoko dute, hiru lurraldeetako kideen artean banatuak, bereziki dibertsitate geografikoan, lankidetzarako hurbilketan eta belaunaldien arteko eraginean atentzioa jarriz. 2025ean babestutako 19 proiektuak honela banatu dira:
- 8 proiektu kultural: sormen artistikoa, ikus-entzuneko lanen zabalkunta eta partekatutako ondarearen eta memoriaren balioztatzea;
- 4 proiektu hezkuntzaren eta gazteriaren alorrean: ikastetxeen arteko trukeetan, egonaldi linguistikoetan, elkarrekiko sormenean, zientzian eta teknologian fokuratuak;
- 3 proiektu erronka sozial garaikideei emanak, elikagaien segurtasunarekin eta hiriko logistika jasangarriarekin zerikusia dutenak;
- 2 proiektu kirolen arloan: saskibaloiari eta euskal pilotari buruz;
- 2 proiektu eleaniztasunari buruz: trukeen eta bitartekaritza linguistikoko ekintzen bitartez.
Hiru lurraldeetako eragileek sustatutako 19 ekimen hauek mugaz gaindiko lankidetzaren bizitasuna islatzen dute. Aberastasun kulturala, berrikuntza pedagogikoa, ezagutzen zabalkundea eta erronka garaikide garrantzitsuak nabarmentzen dituzte, hala nola jasangarritasuna, inklusio soziala eta hizkuntzen balioztapena.
Haien dibertsitateaz gain, proiektu guztiek filosofia bera partekatzen dute: lankidetza, sormena eta inklusioa. Unibertsitateko esperientzia jardunbide artistikoekin nahasten da, belaunaldien arteko transmisioa teknologia emergenteekin, eta lurraldeak (bai landatarrak, hirikoak, hezkuntzakoak, asoziatiboak zein zientifikoak) elkarrizketan sartzen dira.
Proiektu hauek babestea, Euroeskualdeak mugaz gaindiko espazio koherente, solidarioa eta dinamikoa sortzeko borondatea berresten du. Guztiz onartzen du ekimenen bideratzaile gisa eta lurralde, kultura eta gizarte berrikuntzarako laborategi gisa duen ardura. Ekintza bakoitzak Euroeskualdearekikoa izatearen sentimendua indartzen du, eta aldi berean lankidetza jasangarri baterako dinamika baten lekuan-lekuko berariazkotasunak balioztatzen ditu.
Euroeskualdeak hurrengo irailaren 8an ekingo dio 2025eko “Euroeskualdeko berrikuntza” proiektuen deialdiari. 400.000 € banatuko dira sei sektore estrategiko eta emergenteetako proiektu eta eragileak babesteko, hiru lurraldeetako espezializazio adimentsuko estrategiei (RIS4) jarraiki: osasuna, fabrikazio aurreratua, nekazaritza, energia berriztagarriak, eraikuntza jasangarria eta industria sortzaile eta kulturalak. Web-mintegia antolatuko da 2025eko irailaren 10ean dispositiboa aurkezteko eta proiektu kudeatzaileekin harremana izateko eremua eskaintzeko.
Finantzatutako 19 euroeskualdeko hiritartasun-proiektuen xehetasunak
Kultura – 8 proiektu
Hautatutako zortzi proiektuen erdigunean dago kultura, sormen artistikotik ondarearen balioztatzera:
- PIRENAUES III: proiektu honen helburua liburu hirueledun bat argitaratzea da, bide erromatar transpiriniotarrean burututako ikerketa arkeologikoetan zehar bildutako datu eta ezagutza guztiei buruz. Gainera, elkarrekiko ondare arkeologikoaren garrantzia azpimarratu nahi du, mugaz gaindiko ikuspuntu batetik.
- KOMETAK: proiektu honek arte plastikoen eta bisualen arloan egonaldi artistikoak aproposatzen du.
- KARRIKAN ZUBIAK II: proiektu honek jarraipena ematen dio konpainia emergenteei laguntza pertsonalizatua eskaintzen dien eta kaleko arteei bideratutako mugaz gaindiko plataforma hain zuzen. Aurten, gainera, bitartekaritza eta sorkuntza eremua gehituko du.
- ESKUAREN MINTZOA: proiektuak Eskuaren Mintzoa dokumentalaren finantzazioan datza, non Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren eragina aztertzen den euskararen historia eta bere ondarea ulertzeko pieza arkeologiko gisa.
- LULALO II: proiektu honek haurrentzako entzuneko Lulalo seriearen kapitulu berriak ekoiztea du xede, non otseme batek euskal lurraldeetan zehar izandako abenturak kontatzen diren. Marrazki biziduneko lehen atalak osatuko du denboraldi berri hau.
- EUSKAL IHAUTERIEN BERPIZTEA II: proiektu hau euskal ihauteriak berraurkitzeko prozesuaren parte da. Bigarren etapa hau ihauterietako pertsonaia mitologikoetan fokuratzen da artikulu, bideo eta podcast formatuetako erreportajeen ekoizpenarekin, frantsesez zein euskaraz.
- TRÁNSITOS ESCÉNICOS: proiektu honek egonaldi artistikoak eta partatze kulturalak antolatzen ditu arte eszenikoetako profesional gazteentzat. Formakuntza eszenikoak eskainiko dira hiru lurraldeetan, topaketa bateratu batekin.
- BIRAN: proiektu honen helburua folk musika-talde batera batutako bi trikitilari beteranoen inguruko dokumentala garatzea da, egungo musikaren garapenari eta jardunbide musikal tradizionalei buruzko hausnarketa sortuz.
Hezkuntza eta gazteria – 4 proiektu
- DOLAREAK: proiektu hau 15 eguneko formakuntza-egonaldia antolatzean datza, formakuntza profesionaleko zurgintzako 12 ikaslerentzat. Astigarragako udalak mantendutako bi sagardo prentsa zahar berriro muntatzeko prozesua ikasiko dute Unibertsitateko aditu baten launtzarekin.
- URPEKARI: proiektuak itsaspeko robotikari buruzko txapelketa zientifiko eta teknologikoa sortzean datza, jakintza-alor ezberdinetako ikastetxe zientifikoetako ikasleei bideratuta.
- EDUCATION LAB: proiektu honek kulturara sarbide mugatua duten eremuetako gazteak gonbidatzea du xede, Limina erakusketaren inguruan bitartekaritza eremua diseinatzeko: Koen Vanmechelen artistaren Cosmopolitan Chicken Project lana, Chillida Leku museoan aurkeztua. Ikuspuntu artistiko, zientifiko eta soziala konbinatzen ditu.
- MUI II: aurreko edizioan bezala, proeiktu honek mugatik gertuko hiri kideen gazteentzako udaleku ibiltaria antolatzea du xede, euskara partekatutako hizkuntza gisa hartuta haien lurraldea ekintza kulturalen eta kirolen bitartez ezagutu dezaten.
Erronka sozial garaikideak – 3 proiektu
- ELKARRI: proiektu honen helburua mugaz gaindiko hiru lurraldeetako elikagai-bankuen arteko lankidetza indartzea da. Jardunbide egokiak partekatzea, elkarrekin zirkuitu itxian erostea eta hornikuntzaren dibertsifikazioa sustatzen ditu, prekarietatearen eta xahuketaren aurka modu eraginkorrago batean borrokatzeko.
- MUGALUR III: aurreko edizioetan bezala, proiektu honen helburua mugaz gaindiko lurraldeetako biztanle, ikerlari eta artistak batzea da, mugaren inguruko hartu-eman eta hausnarketak sortzeko.
- CARGO KOOP: proiektuak hiri-inguruetan logistika jasangarria sustatzea du xede, hartu-emanerako mintegien eta proiektuan parte hartzen duten kooperatiben arteko bisiten bitartez.
Kirola – 2 proiektu
- PILOTASORO II: proiektu honek kulturarteko hiru jardunaldi antolatuko ditu euskal pilota amateurraren inguruan. Haurrentzako txapelketak, artisautza erakusketak, herri-bazkariak eta ekintza kulturalak egongo dira.
- BENNA II: proiektu honen xedea hiru lurraldeetan saskibaloia sustatzea da, baita jardunbide egokien partekatzea sustatzea, eta horretarako topaketa lagunkoiak, formakuntzak, kanpus teknikoak eta ekintza sozial eta kulturalak antolatuko dira kiroletik aldendutako publikoak barneratzeko.
Eleaniztasuna – 2 proiektu
- FAMILI’ON II: helburua Euroeskualdeko 25 familientzako 6 eguneko egonaldi linguistikoa antolatzea da, non lurralde euskaldun bakoitzaren berezitasunak ikasi eta mugaren bi alboen arteko loturak indartuko dituzten.
- XARE II: proiektu honek “XARE jardunaldi” berri bat antolatzea proposatzen du, Euroeskualdeko 15 urteko 300 gazte teknologia berrien eta euskararen inguruan aritzeko elkartuz. Bainonan antolatua, jardunaldi honetarako espresuki diseinatutako Escape Game hibridoa probatzeko aukera izango da ere.