Séminaire HEZHI

Eleaniztasuna hezkuntzan: hitzordua HEZHI mintegiarekin martxoaren 25ean Irunen

16.03.2026

AFOMEF POCTEFA programak kofinantzatutako HEZHI europar proiektuaren baitan, proiektuko bazkideek hezkuntza eleaniztunari zuzendutako mintegi profesional bat antolatu dute martxoaren 25ean Ficoban (Irun), Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako talde pedagogikoei zuzendua dagoena.

Lehen hezkuntzatik batxilergora eleaniztasunak ikastetxeetan dituen erronkei buruzko prestakuntza, truke eta hausnarketarako gune gisa planteatzen da topaketa hau. Euroeskualdean eleaniztasuna sustatzeko konpromisoa hartu duten irakasleak, hezitzaileak eta hezkuntzako profesionalak bilduko ditu.

Talde pedagogikoen arteko hausnarketa eta trukerako gunea

HEZHI mintegiaren helburua da hezkuntzako profesionalen arteko elkarrizketa bultzatzea eta hizkuntzen irakaskuntzari lotutako praktika pedagogikoen inguruan Euroeskualdeko lurraldeen arteko lankidetza indartzea.

Jardunaldia hainbat lan-gunetan egituratuko da, esperientziak eta tresna praktikoak partekatzeko aukera emango dutenak:

  • Adituen hitzaldiak, hezkuntza eleanitzaren erronka eta ikuspegiei buruz
  • Mahai-inguruak hiru lurraldeetako profesionalekin
  • Praktika pedagogiko inspiratzaile eta eraginkorren aurkezpena

Tokiko ekimen eta dagoeneko martxan dauden hezkuntza-proiektuen balioa nabarmenduz, topaketa honek hausnarketa pedagogikoa aberastea eta irakaskuntza-praktiketan berrikuntza sustatzea bilatzen du.

Izena ematea derrigorrezkoa – Plaza mugatuak

🔗 Informazio gehiago:  https://euroeskualdea.naen.eu/hezhi/

HEZHI proiektua: hezkuntzan eleaniztasuna sustatzea

Mintegia HEZHI – Hezkuntza eta Hizkuntza proiektuaren barruan kokatzen da, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak koordinatua eta Europar Batasunak kofinantzatua Interreg VI-A España-Francia-Andorra programaren AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. Proiektu honek hezkuntzan eleaniztasuna bultzatzea eta hiru lurraldeetako hezkuntza sistemen arteko lankidetza indartzea du helburu.

Prestakuntza-ekintzen, trukeen eta sareak sortzearen bidez, HEZHIk praktika pedagogiko egokien trukea eta hezkuntza-baliabideen garapena sustatzen ditu, Euroeskualdearen eremuko hizkuntza-aberastasunari balioa emateko eta lurraldean hezkuntza-lankidetzaren benetako kultura bat lortzeko aurrerapausoak emateko .

HEZHI proiektuaren % 65 Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu da Interreg VI-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako AFOMEF POCTEFA deialdiaren bitartez. POCTEFAren helburua  mugaz gaindiko Espainia, Frantzia Andorra eremuan integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?