Mugaz gaindiko lankidetzako eta lurraldeko dinamizaziorako burututako ekimenak indartzea xede, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak bi pertsona berri kontratatuko ditu bere talderako:
Garraio, garapen jasangarri eta lurralde-kohesioko proiektuen kudeatzailea
Ikusi postuari buruzko informazioa hemen.
AFOMEF POCTEFA proiektuen laguntzailea
Ikusi postuari buruzko informazioa hemen.
Postuak Euroeskualdearen egoitzan daude kokatuta, Hendaian (Frantzia). Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 3an amaituko da.
Hautagaitza-espedientea: motibazio-gutuna eta curriculum vitaea bidali beharko dira frantsesez eta gazteleraz helbide honetara: gaetane.goret@euroregion-naen.eu