Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektuen deialdia 2026ko martxoaren 11etik 2026ko apirilaren 28era arte dago zabalik, kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, eleaniztasunaren eta gizarte-gaien arloetan ekimenak eta eragileak bultzatzeko.
500.000 euroko aurrekontuarekin, “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia “hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esaldian oinarritzen da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzak ikastea, cultura hedatzea eta euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea.
2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” Proiektuen Deialdiak 234 proiektu babestu ditu, guztira 4,7 milioi euroko aurrekontuarekin. 2025ean, proiektuen deialdiak 19 ekimen lagundu ditu diruz.
Hautagaitzak webgunetik egiten dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko du 2026ko martxoaren 17an, dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez:
https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_so0NtCI2S3CTz9VB7kVw9A


