LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia 2025ko martxoaren 26tik 2025ko maiatzaren 13era arte idekia dago, kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, eleaniztasunaren eta gizarte-gaien arloetan ekimenak eta eragileak bultzatzeko.
500.000 euroko aurrekontuarekin, “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia “elkarezagutza bultzatu elkarlana garatzeko” esaldian oinarritzen da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzak ikastea, kultura hedatzea eta euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea.
2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” Proiektu Deialdiak 215 proiektu babestu ditu, guztira 4,2 milioi euroko aurrekontuarekin. 2024an, proiektu deialdiak 20 ekimen lagundu zituen.
Hautagaitzak webgunetik egiten dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko du 2025ko aprilaren 3an, dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez:
https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_3COxUDCySa-3uQyAGMsv5A