Al atardecer - Arbil Iciar Manterola

2025eko «Mugaz gaindiko uneak» argazki-lehiaketa: ezagutu argazki irabazlea

19.01.2026

Euroeskualdeak atsegin handiz iragartzen du «Mugaz gaindiko uneak» lehiaketaren argazki irabazlea: Arbil Iciar Manterolaren «Al atardecer».

Begirada sentikor eta poetiko batekin, irudi honek gure lurralde partekatuaren edertasuna eta hau muga administratiboetatik haratago elkartzen duten lokarrien indarra nabarmentzen ditu. Lehiaketaren izaera erabat islatzen du: Euroeskualdeari buruzko begiraden aniztasuna balioestea eta espazio amankomun bateko kide izatearen sentimendua indartzea.

Euroeskualdeak, gainera, 2025eko edizioan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Izan ere, 88 argazki jaso ziren, Euroeskualdeko lurraldearen nortasunen eta kontrasteen aberastasuna erakusten dutenak. Irudiek ikuspegi ugari biltzen dituzte: hala nola, paisaia natural, eguneroko bizitzako eszena, jakintza eta lanbide tradizional, ospakizun kultural eta hiri eta arkitekturari buruzkoak. Gainera, mugaz gaindiko espazio bizia eta plurala ere marrazten dute.

Beren konpromiso eta sormenari esker, parte hartzaileek gure Euroeskualdea irudiaren bidez ikusarazten eta lurraldeen eta bertan bizi direnen arteko loturak sendotzen lagundu dute.

2023an hasi zen egiten Euroeskualdeko Argazki Lehiaketa. Bere helburua Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako herritarren parte-hartzea sustatu eta mugaz gaindiko lurraldearen ondare aberatsa artistikoki irudikatzea da.

(Berr)aurkitu 2025eko argazki finalistak.

El Tinglado
El Tinglado – Dora Diez Burzako
« of 12 »

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?