Appel à projets Innovation eurorégionale 2025

2025eko “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektu deialdiari buruzko web-mintegi informatiboa

23.07.2025

Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa AECT-ak web-mintegi informatibo bat antolatu du hurrengo 2025eko irailak 10erako goizeko 10:00etan, “Euroeskualdeko Berrikuntza” Proiektu Deialdi berria aurkezteko. Ekitaldi hau aukera paregabea da ekimen honi buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko eta izan dezakezun edozein zalantza argitzeko.

Data: 2025eko irailak 10

Ordua: Goizeko 10:00etan

Izen-ematea: Sakatu hemen izena emateko

“Euroeskualdeko Berrikuntza” Proiektu Deialdia 

Deialdia 2025eko irailaren 8an irekiko da eta Euroeskualdeko partzuergoek aurkeztutako proiektuei lagunduko die Plan Estrategikoan definitutako 6 funtsezko sektoreetan, hiru lurraldeetako espezializazio-estrategia adimendunekin (RIS4) bat datozenak:

  • Bio‑zientziak, osasungintza eta silver‑economy;
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika eta mugikortasun elektrikoa;
  • Nekazaritzako elikagaien industria eta elikadura jasangarria;
  • Energia berriztagarriak;
  • Habitat eta eraikuntza jasangarriak;
  • Industria sortzaileak eta kulturalak eta ikus‑entzuneko industria.

400.000 euroko aurrekontuarekin, deialdiaren helburua Euroeskualdean ekonomia lehiakor eta digital baten garapenena sustatzea da, proiektu kolaboratiboak martxan jarriz non hiru lurraldeetako osagarritasunak eta sinergiak ustiatu ahalko diren.

Zergatik parte hartu web-mintegian?

  • Xehetasunak: Lortu deialdiari eta betebeharrei buruzko informazio guztia.
  • Elkarrizketa zuzenean: Parte hartu eztabaidan eta argitu zure zalantzak zuzenean.
  • Elkarlanerako aukerak: Ezagutu proiektu-kide izan ditzakezun pertsonak.

Nola eman izena?

Web-mintegian izena ematea erraza da. Hurrengo esteka jarraitu besterik ez duzu behar: https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_PF3nkx2cS16K6OrdjjDMsQ

Web-mintegian espero zaitugu!

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?