2020ko “Ezagutzaren ekonomia” ardatzeko deialdian hautatutako proiektuen aurkezpena

21.01.2021 Proiektuak

Hautatutako 7 proiektuek hainbat sektore barne hartzen dituzte, hala nola, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria, osasunaren ekonomia, energia berriztagarriak eta zurezko eraikuntza jasangarria.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak jakitera eman ditu “Ezagutzaren ekonomia” ardatzari dagokion 2020ko bigarren deialdian aurkeztu diren 24 hautagaitzetatik hautaturiko 7 proiektuak. Deialdiak 400.000 euroko aurrekontua du eta filial ekonomiko nahiz jarduera-sektore bateko erreferentziazko enpresak “Unibertsitatetik enpresaraino” biltzea du helburu, Euroeskualdearen ikuspegia abiapuntu izanik, Akitania Berrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako bazkideen artean sinergiak eta osagarritasunak garatuko dituen proiektu baten inguruan.

Hautatutako proiektuak

Proiektu horiek hainbat sektoretan garatuko dira: aeroespazial-aeronautikoa, nekazaritzako elikagaiak, osasunaren ekonomia, energia berriztagarriak eta eraikuntza jasangarria.

“Fabrikazio aurreratua – Aeroespaziala – Aeronautika” esparruan, VALIDDANTENNESS proiektuari eman zaio diru-laguntza: ANTERAL (NAF), NAITEC (NAF), LAAM (LAAM aerospace additive manufacturing) (NOA), Fundación Centro de Tecnologías aeronáuticas CTA (NAF), Hegan Basque Aerospace Cluster (EUS) eta Microlan Aerospace (NAF) erakundeek aurkeztua. Ekimenak 68.700 euroko diru-laguntza jasoko du eta antenen metalezko fabrikazio gehigarriko teknikak aztertu eta baliozkotzea du xede aplikazio espazialetan erabiltzeko, satelite txikietarako (small satellites) zehazki.

Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industriaren esparruan AGROTIC HUB izan da aukeratutako proiektua – NAGRIFOOD (NAF), AGRI-SUD-OUEST (NOA) eta Euskadiko Elikadura Klusterren Elkartea (EUS) buru dituela. Proiektuak 52.212 euro lortu ditu eta hiru eskualdeetako nekazaritzako elikagaien enpresen eraldaketa digitala bultzatzen lan egingo du, irtenbide berritzailerik onenak enpresetara eta batez ere ETEetara hurbiltzeko mugaz gaindiko baliabideen Hub bat (konexio-zentroa) sortuz.

Osasunaren arloari dagokionez, Euroeskualdeak BILEBANK proiektua finantzatuko du 68.700 eurorekin, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioak aurkeztua – FIMA (NAF), Miguel Servet Fundazioa (NAF), IIS Biocruces (EUS) eta Université Bordeaux (NOA). Euroeskualdean giza behazun-laginen biobanku komun eta funtzional bat ezartzea da BILEBANKen helburua, “Bilebank” -behazun banku- bat, biopsia likido hori aztertu beharrezkoak diren prozesuak findu eta bazkideen arteko lankidetza zientifiko eta teknologikoa indartzeko. Proiektu aitzindaria da, izan ere, giza behazunen laginak sistematikoki bilduko dituen nazioarteko biobanku bat garatzeko Europako lehen ekimena da hau.

VASADIN proiektua 57.250 eurorekin hornitua izan da, Biodonostia Institutua Elkarteak (EUS), NAVARRABIOMED-Miguel Servet Fundazioak (NAF) eta ALLIS – NA (NOA) AUTONOM’LABek aurkeztua. Proiektuaren asmoa adinekoen osasun-arretarako eredu bat definitzea da, balioa sortuko duena eta populazio-talde horrek balioetsitako benetako beharrei eta osasun-emaitzei erantzungo diena.

Energia berriztagarrien sektorean, bi proiektu hautatu dira. Alde batetik, RENOVABLES proiektua, UPV-EHU ECLEDER (EUS), BCAM (EUS), ALERION TECHNOLOGIES (EUS), UPNA – ISC (NAF), CENER (NAF), NAITEC (NAF), CATEDRA TRENT – Sciences Po Bordeaux (NOA), INRIA (NOA), IMB (NOA) buru dituena. Proiektuak 47.449 euroko diru-laguntza izango du eta Bizkaiko golkoan ekonomia urdina bultzatzeko Euroeskualdeko eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza estrategikoa sustatzea du helburu.

Beste alde batetik, HIDRO-TTIPI proiektuak, Goiener S.Coop (EUS), Nafarkoop Energia S.Coop (NAF) eta I-ENER SAS (NOA) erakundeek aurkeztua, 67.287 euroko diru-laguntza izango du lurraldean dauden errota hidraulikoen azterketa zehatza egiteko, eta horiek berreskuratu zein eguneratzeko egokienak diren 6 kasu identifikatzeko.

Azkenik, eraikuntza jasangarriaren arloan, 54.410 euro jaso ditu ERAKUSBIDEA proiektuak. Eraikune Euskadiko Eraikuntzako Klusterren Elkarteak (EUS), Nafarroako Zuraren Enpresarien Elkarteak (NAF) eta Odéysek (NOA) gidatzen dute proiektua eta Euroeskualdearen eremuan zuraren eta beste material natural batzuen bidezko eraikuntza jasangarria sustatu eta haren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea du xede.

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?