{"id":6404,"date":"2020-01-20T15:15:22","date_gmt":"2020-01-20T14:15:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/?p=6404"},"modified":"2020-01-21T12:01:39","modified_gmt":"2020-01-21T11:01:39","slug":"danegaz-proiektuaren-bigarren-bileran-parte-hartu-du-euroeskualdeak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/danegaz-proiektuaren-bigarren-bileran-parte-hartu-du-euroeskualdeak\/","title":{"rendered":"Danegaz proiektuaren bigarren bileran parte hartu du Euroeskualdeak"},"content":{"rendered":"<p>Asteartean, urtarrilak 14, elkartu ziren Euroeskualdearen lurraldeetako JDB duten gazten sektoreko eragile nagusiak, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak \u201cEzagutzaren ekonomia\u201d proiektuen deialdi barruan finantzatzen duen mugaz gaindiko <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/DEF-INFOGR\u00c1FICO-DANEGAZ-EUS.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Danegaz<\/a> lankidetza proiektu honen bigarren faseari hasiera emateko.<\/p>\n<p>2018an abiarazi zen lankidetza hau aitzindari da JDBko lau gazta moten jatorri deiturak sustatzen: Idiazabal, Erronkari, Ossau-Iraty eta Chabichou du Poitou, hain zuzen ere. Bazkideen artean honakoak daude: HAZI, proiektuaren zuzendaria, Idiazabal JDB; AOP Ossau-Iraty JDB; F\u00e9d\u00e9ration R\u00e9gionale Caprine; Erronkari JDB eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua (INTIA).<\/p>\n<p>Bigarren bilera honetan, sektoreko eragileek Legazpiko Makatza gaztandegia bisitatu zuten; Euskadiko betiko ustiategia, Idiazabalgo JDB duena.<\/p>\n<figure id=\"attachment_6384\" aria-describedby=\"caption-attachment-6384\" style=\"width: 640px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-6384 size-large\" src=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-1024x743.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"464\" srcset=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-1024x743.jpg 1024w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-300x218.jpg 300w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-768x557.jpg 768w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-1536x1115.jpg 1536w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-3-2048x1487.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-6384\" class=\"wp-caption-text\">Danegaz proiektuko bazkideek Artzain gazta elkarteak sortutako prototipoa ezagutzen dute.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Artzain Gazta elkarteak gaztandegietako langileen osasungintzan duen esperientzia aurkeztu zuen, horixe baita denek partekatzen dituzten erronka ugarietako bat. Gazta mozteko eta esne gatzatua pistoi baten bidez berreskuratzeko prototipo baten funtzionamendua ere agertu zuen, langileei haien zereginetan laguntzen diena. Proiektua 2015ean hasi zen eta lanpostuan mantendu beharreko jarrera egokiak agertzeko hainbat bideo didaktiko ere baditu, fisioterapeuten lankidetzari esker egindakoak.<\/p>\n<p>Bisita teknikoa amaitu ondoren, bazkideak Ordiziako D\u2019Elikatuz turismo-bulegora joan ziren, hiru mintegi aurkeztu eta ekarpen teknikoei hasiera emateko. Lehenengoak \u201cBiologia molekular bidezko gazta moten detekzioa\u201d izenekoak, Mirian Molina Idiazabalgo JDBaren arduradunaren zuzendaritza izan zuen. Bigarrena, \u201cIdiazabalgo JDBaren ibilbidea eta gaztaren inguruko beste esperientzia batzuk\u201d, Leire Arandia D\u2019Elikatuz turismo bulegoko arduradunak aurkeztu zuen. Hirugarren mintegia bi zatitan banatu zen: lehenengoa, elektrizitatea kontsumitu eta ekoizteko beste modu batzuei buruzkoa, Goiener kooperatibako sortze-guneko koordinatzaile den Jokin Casta\u00f1osek aurkeztu zuen; eta bigarrena F\u00e9lix Ajuriak zuzendu zuen, artzaina eta Idiazabalgo JDBaren presidenteordea, eta koltzaren erabilera integralaz jardun zuen Idiazabalgo JDB duten gazten ekoizpenerako alternatiba jasangarri gisa.<\/p>\n<p>Lurralde ezberdinetako ustiategiak bisitatzeak eta mintegiak antolatzeak, bazkide guztiek komunean dituzten erronka eta beharrei irtenbideak elkarren artean bilatzea du helburu.<\/p>\n<p>Euroeskualdean JDB duten gazten sare integratu bat sortzeak, Danegaz esaterako, merkatuen beharrizanetara egokitzen lagun diezaieke sare barruko ustiategiei, batzuek besteengandik ikasiz eta guztien lehiakortasuna hobetzea ekarriko duten lankidetzazko irtenbideak eta aukerak bilatuz.<\/p>\n<figure id=\"attachment_6388\" aria-describedby=\"caption-attachment-6388\" style=\"width: 640px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-6388 size-large\" src=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-1024x784.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"490\" srcset=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-1024x784.jpg 1024w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-300x230.jpg 300w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-768x588.jpg 768w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-1536x1176.jpg 1536w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-2-2048x1568.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-6388\" class=\"wp-caption-text\">Legazpiko Makatza <span lang=\"eu\">gazta fabrika<\/span>ren instalazioen bisita<\/figcaption><\/figure>\n<figure id=\"attachment_6392\" aria-describedby=\"caption-attachment-6392\" style=\"width: 640px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-6392 size-large\" src=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"480\" srcset=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-4-2048x1536.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-6392\" class=\"wp-caption-text\">Artzai gazta elkarteak garatutako prototipoa.<\/figcaption><\/figure>\n<figure id=\"attachment_6396\" aria-describedby=\"caption-attachment-6396\" style=\"width: 640px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-6396 size-large\" src=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"480\" srcset=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/01\/projet-danegaz-5-2048x1536.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-6396\" class=\"wp-caption-text\">Tailer tematikoak Ordiziako Elikatuz turismo bulegoan aurkeztu ziren.<\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asteartean, urtarrilak 14, elkartu ziren Euroeskualdearen lurraldeetako JDB duten gazten sektoreko eragile nagusiak, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak \u201cEzagutzaren ekonomia\u201d proiektuen deialdi barruan finantzatzen duen mugaz gaindiko Danegaz lankidetza proiektu honen bigarren faseari hasiera emateko. 2018an abiarazi zen lankidetza hau aitzindari da JDBko lau gazta moten jatorri deiturak sustatzen: Idiazabal, Erronkari, Ossau-Iraty eta Chabichou du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":6380,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34,168,46,48],"tags":[],"class_list":["post-6404","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak","category-berrikuntza","category-euroeskualdea-eu","category-proiektuak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6404","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6404"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6404\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6380"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6404"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6404"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6404"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}