{"id":19717,"date":"2026-06-17T08:05:36","date_gmt":"2026-06-17T06:05:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/?p=19717"},"modified":"2026-06-17T11:40:13","modified_gmt":"2026-06-17T09:40:13","slug":"mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak-2026-zabalik-da-izena-emateko-epea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak-2026-zabalik-da-izena-emateko-epea\/","title":{"rendered":"Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak 2026: zabalik da izena emateko epea"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Bosgarren edizioa 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo da.<\/li>\n<li>Doako zortzi ikastaro eskainiko dira, hainbat arlotako gaiei buruzkoak, eta Baionako Arteen Hirian egingo dira.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen bosgarren edizioan izena emateko epea zabalik dago.<\/p>\n<p>Bost egunez, doako zortzi ikastaro hauetan hizkuntza-aniztasuna, kultura, hezkuntza, zientziak edo gobernantza jorratuko dira, besteak beste, Euroeskualdeko lurraldeetako ikuspegi eta begiraden bitartez.<\/p>\n<p>Aurtengo edizioak bost urte bete ditu, 2022an jarri baitzen abian, interes komunekoak diren mugaz gaindiko gaien inguruko trukeak bultzatzeko.<\/p>\n<p><strong>Euroeskualdeko zenbait unibertsitatek eta erakundek prestatu dute programa<\/strong><\/p>\n<p>Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak Euroeskualdeko hiru lurraldeetako unibertsitate eta erakunde zientifikoen partaidetzarekin antolatzen dira. Parte-hartzaileen artean daude Bordeleko Unibertsitatea (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), UIK, Bordeaux-Montaigne Unibertsitatea (UBM), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS\/IKER unitateak eta Bordeleko Humanitate Zientzien Etxea (MSH Bx).<\/p>\n<p>Programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Akitania Berria &#8211; Euskadi &#8211; Nafarroa Euroeskualdearen laguntza ere badu.<\/p>\n<p>Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira.<\/p>\n<p><strong>Zortzi ikastaroz osatutako prestakuntza-eskaintza<\/strong><\/p>\n<p>2026ko programazioan askotariko gaiak jorratuko dira, lankidetzaren eta ezagutza-trukearen logikaren barruan:<\/p>\n<table style=\"height: 1313px;\" width=\"740\">\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"291\"><strong>IKASTAROA<\/strong><\/td>\n<td width=\"180\"><strong> ZUZENDARIA<br \/>\n<\/strong><\/td>\n<td width=\"94\"><strong>DATA<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Arkeologia eta Arkeometria garaikideak: kultura materiala, ikerketa-praktikak eta diziplina arteko ikuspegiak.<\/td>\n<td width=\"180\">Javier Garcia I\u00f1a\u00f1ez \/ R\u00e9my Chapoulie<\/td>\n<td width=\"94\">29\/06\/2026<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Euskal Herria harrera herri. Erronka eta aukera<\/td>\n<td width=\"180\">Idoia Zengotitabengoa Laka \/ Eneko Gorri Gantier<\/td>\n<td width=\"94\">30\/06\/2026<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">STEM arloetan askotariko gazteak engaiatzeko zientzia-dinamizazio eraginkorra<\/td>\n<td width=\"180\">Maren Ortiz Zarragoitia<\/td>\n<td width=\"94\">01\/07\/2025<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala<\/td>\n<td width=\"180\">Aitzol Astigarraga Pagoaga<\/td>\n<td width=\"94\">01\/07\/2025<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Eurohiriaren instituzionalizazioa eta gobernantza<\/td>\n<td width=\"180\">Iker Goiria Etxebarria<\/td>\n<td width=\"94\">02\/07\/2026<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Globaletik lokalera: biziberritzen ari diren inguruko diskurtsoei erreparatzen<\/td>\n<td width=\"180\">Josune Etxaniz Barrio<\/td>\n<td width=\"94\">02\/07\/2025<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"291\">Pilota jokoak eta euskal pilota jokoak: mugaz gaindiko ondare material eta materiagabe?<\/td>\n<td width=\"180\">Ren\u00e9e Evelyne Mourguy Capelier \/ Yannick Hern\u00e1ndez<\/td>\n<td width=\"94\">03\/07\/2025<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"291\">Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak<\/td>\n<td width=\"180\">Marie Heguy-Urain<\/td>\n<td width=\"94\">03\/07\/2025<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aurten nabarmentzekoa da, besteak beste, Euroeskualdeak uztailaren 3rako antolatu duen ikastaroetako bat, \u00ab\u00a0Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak\u00a0\u00bb izenburua daramana. Egun horretan, hezkuntza eleaniztuneko ereduen inguruan elkarrekin hausnartzeko parada izango da, bai eta gelan eleaniztasuna integratzeko tresna pedagogiko zehatzei buruzko tailer praktikoan parte hartzeko ere. Ikastaro hau Interreg POCTEFA AFOMEF HEZHI proiektuaren barnean txertatzen da, hots, lurraldeko hizkuntzak sustatzeari eta mugaz gaindiko lankidetza indartzeari buruzko proiektuan.<\/p>\n<p>Europar Batasunak %\u00a065ean kofinantzatu du <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/hezhi-hezkuntza-arloan-eleaniztasuna-sustatu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HEZHI proiektua<\/a>, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren <a href=\"https:\/\/www.afomef.eu\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AFOMEF POCTEFA<\/a> proiektuen deialdiaren bidez. <a href=\"https:\/\/www.poctefa.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">POCTEFA<\/a>ren helburua da, hain zuzen ere, Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.<\/p>\n<p><strong>Informazio praktikoak<\/strong><\/p>\n<p>Izen-ematea doakoa da eta ikastaroaren egunera arte egongo da zabalik\u00a0:<\/p>\n<p>Programa eta izen-emateak: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduerak\/programak-mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jarduera bilatzailea | UIK<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bosgarren edizioa 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo da. Doako zortzi ikastaro eskainiko dira, hainbat arlotako gaiei buruzkoak, eta Baionako Arteen Hirian egingo dira. Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen bosgarren edizioan izena emateko epea zabalik dago. Bost egunez, doako zortzi ikastaro hauetan hizkuntza-aniztasuna, kultura, hezkuntza, zientziak edo gobernantza jorratuko dira, besteak beste, Euroeskualdeko lurraldeetako ikuspegi eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":31,"featured_media":19713,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-19717","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19717","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/31"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19717"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19717\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19713"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19717"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19717"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19717"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}