{"id":18451,"date":"2025-03-20T09:54:37","date_gmt":"2025-03-20T08:54:37","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/artikuluak\/appel-a-projets-afomef-les-trois-initiatives-coordonnees-par-leuroregion-ont-ete-selectionnees\/"},"modified":"2025-04-07T12:50:52","modified_gmt":"2025-04-07T10:50:52","slug":"afomef-proiektuen-deialdia-euroeskualdeak-koordinatutako-hiru-ekimenak-hautatu-dituzte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/afomef-proiektuen-deialdia-euroeskualdeak-koordinatutako-hiru-ekimenak-hautatu-dituzte\/","title":{"rendered":"AFOMEF proiektuen deialdia: Euroeskualdeak koordinatutako hiru ekimenak hautatu dituzte!"},"content":{"rendered":"<p>Euroeskualdeak <a href=\"https:\/\/www.afomef.eu\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INTERREG POCTEFA AFOMEF proiektu europarren deialdian<\/a> aurkeztutako hiru proiektu estrategikoak hautatu ditu pilotaje batzordeak, eta Iru\u00f1ean ospatutako prentsaurrekoan eman dute horien berri modu ofizialean.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.navarra.es\/eu\/-\/prentsa-oharra\/nafarroako-partaidetza-duten-europako-sei-proiektuk-2-2-milioi-euroko-finantzaketa-lortu-dute-poctefaren-mendebaldeko-eremu-funtzionalean-euroeskualdeari-esker\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nafarroako gobernuko presidenteorde Ana Ollok<\/a> aurkeztu zituen hautatutako sei proiektuak, haien artean Euroeskualdeak koordinatutako hiru proiektuak: <strong>TRANSFERMUGI<\/strong>, mugikortasun arloan aurkeztua, <strong>LANEAN<\/strong>, lanbide arloan eta <strong>HEZHI<\/strong>, hizkuntza\u2011aniztasunaren arloan.<\/p>\n<p>FEDERak eskainitako 14,8 milioi euroko aurrekontuarekin, <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/afomef-poctefaren-mendebakdeko-eremu-funtzionala-proiektuen-deialdia-irekita-dago\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AFOMEF proiektuen deialdiak<\/a> mugaz gaindiko lurraldeetako langintza, mugikortasun eta hizkuntza\u2011aniztasun arloetako proiektuak egituratzaileak finantzatzea du xede, Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berriko lurralde euskalduna barne hartzen dituen eremuan.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-18447 size-large\" src=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950-1024x768.jpeg\" alt=\"AFOMEF\" width=\"640\" height=\"480\" srcset=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950-1024x768.jpeg 1024w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950-300x225.jpeg 300w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950-768x576.jpeg 768w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950-1536x1152.jpeg 1536w, https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/whatsapp-image-2025-03-20-at-140950.jpeg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/p>\n<h3><strong>HEZHI \u2013 Hezkuntza arloan hizkuntza\u2011aniztasuna sustatzea<\/strong><\/h3>\n<p><strong>Hezkuntza eta Hizkuntza<\/strong>, hau da, <strong>HEZHI<\/strong>, hizkuntza anitzeko hezkuntza bateratzailea sustatzea eta mugaz gaindiko harremanak indartzea xede duen proiektu berritzailea da, barrera linguistikoak hautsiz.<\/p>\n<p>Lehen aldiz, lurraldeko alderdi interesatu guztiak \u2014erakunde publikoak, hezkuntza arloko eragileak, unibertsitateak eta sozietate zibileko erakundeak\u2014 batu eta elkarlanean aritu dira lurraldeko hiru hizkuntzen ikasketaren inguruko proiektu egituratzaile bat diseinatzeko, hots: euskara, gaztelera eta frantsesa.<\/p>\n<p>Euroeskualdearen sustapenarekin, lurraldeko eragile nagusiak \u2014eskualdeetako gobernuak (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua), unibertsitateak (Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea) eta bertako hezkuntza\u2011 eta kultura\u00a0egiturak (Seaska, Euskal Herriko Ikastolak, Euskal kultur erakundea, Ikasbi, Larrun eskola) barne\u2014hainbat kontzentraziotan elkartu ziren.<\/p>\n<p>Eztabaida horietatik lau ekintza handiz osatutako lau urteko proiektu bat lortu zen: mugaz gaindiko lurraldeetan hizkuntza anitzeko hezkuntzarako marko teoriko\u2011praktikoa garatzea, hezkuntza anitzeko formakuntza garatzea, baliabide didaktiko eta komunikatiboak garatzea eta mugikortasuna hizkuntzaren sustapenerako tresna gisa garatzea. HEZHIk marko zehatza eskainiko du hizkuntza anitzeko hezkuntzako jardunbideak probatu eta zabaltzeko, mugaz gaindiko erronkei moldatuak. Lurraldean hezkuntzarekiko benetako lankidetza\u2011kultura sortzen lagundu eta antzeko erronkak dituzten beste eskualde europarrentzako eredu gisa balioko du.<\/p>\n<p>Euroeskualdeak, ekimen anbiziotsu hau koordinatzean, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta hezkuntzaren kohesio eta berrikuntzaren onerako hizkuntza\u2011aniztasuna sustatzeko duen paper nagusia berresten du.<\/p>\n<h3><strong>LANEAN \u2013 Mugaz gaindiko enpleguaren garapena\u00a0 bermatzea<\/strong><\/h3>\n<p>Kide estrategiko diren LANBIDE, France Travail, Bidasoa Bizirik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mission Locale, Cap Emploi eta Nafar Lansare erakundeek elkarrekin idatzitako proiektu honek Euroeskualdearen barruan mugaz gaindiko benetako enplegu\u2011arroa egituratzea du xede.<\/p>\n<p>Espero diren emaitzen artean hauek daude: mugaz gaindiko lan\u2011merkatuaren behaketa hobea, arazo espezifikoak konpontzeko elkarrekin lan egingo duten eragileen sarea sortzea eta langileentzako zerbitzu barneratuak sortzea, hala nola informazio\u2011puntu iraunkorra, enplegu azokak eta tresna digital aproposak. Proiektua hautatuz gero, aurrerapausoa izango da partekatutako eremu honetako langile eta enpresek topatzen dituzten erronkei aurre egiteko.<\/p>\n<p>Euroeskualdeak lan\u2011merkatu barneratu eta orekatua sustatzeko burututako lanari jarraiki, <strong>LANEAN<\/strong> aurrerapausoa da partekatutako eremu honetako langile eta enpresek topatzen dituzten erronkei aurre egiteko.<\/p>\n<h3><strong>TRANSFERMUGI \u2013 Mugaz gaindiko garraio publikoko zerbitzuak hobetzea<\/strong><\/h3>\n<p>Proiektua Mendebaldeko Eremu Funtzionaleko garraio publikoko zerbitzuak hobetzean datza. Helburua trenbideen eta errepide bidezko garraio publikoko zerbitzuak martxan jartzea da, aldi berean intermodalitatea eta erabiltzaile\u2011esperientzia indartuz. Proiektuak autoekiko mendekotasuna murriztea bilatzen du, garraio publikoko zerbitzuetara sarbidea erraztuz.<\/p>\n<p>Horretarako, lurraldeko garraio\u2011agintariek (Eusko Jaurlaritza, Akitania-Berria Eskualdea, Syndicat des mobilit\u00e9s Pays Basque-Adour, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia) zein Euroeskualdeak hainbat ekintza berritzaile burutuko dituzte. Alde batetik, martxan jarriko dira trenbide eta autobusen proiektu pilotu berriak jarriko dira martxan, mugaren beste aldeko lehen hiriraino. Bigarren, trenbideen egituraren eta trafikoaren ikerketak egingo dira. Azkenik, proiektuak geraleku estrategikoen garapena ere hartzen du barne.<\/p>\n<p>Mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duen lankidetza, gure hiru lurraldeetako biztanleei konponbide irisgarriago eta jasangarriagoak eskainiz.<\/p>\n<p>Proiektu bakoitzaren markoan aurreikusitako ekintzak 2025eko maiatzaren eta 2029ko maiatzaren artean ezarriko dira, mugaz gaindiko biztanleriaren bizi\u2011kalitatea hobetzea ahalbidetuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euroeskualdeak INTERREG POCTEFA AFOMEF proiektu europarren deialdian aurkeztutako hiru proiektu estrategikoak hautatu ditu pilotaje batzordeak, eta Iru\u00f1ean ospatutako prentsaurrekoan eman dute horien berri modu ofizialean. Nafarroako gobernuko presidenteorde Ana Ollok aurkeztu zituen hautatutako sei proiektuak, haien artean Euroeskualdeak koordinatutako hiru proiektuak: TRANSFERMUGI, mugikortasun arloan aurkeztua, LANEAN, lanbide arloan eta HEZHI, hizkuntza\u2011aniztasunaren arloan. FEDERak eskainitako 14,8 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":23,"featured_media":18442,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-18451","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18451","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/23"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18451"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18451\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18442"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18451"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18451"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18451"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}