{"id":18280,"date":"2025-03-06T14:11:04","date_gmt":"2025-03-06T13:11:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/artikuluak\/lancement-du-prix-documentaire-euroregional-2025-un-tremplin-pour-le-cinema-documentaire-transfrontalier\/"},"modified":"2025-03-06T14:20:38","modified_gmt":"2025-03-06T13:20:38","slug":"dokumental-onenaren-euroeskualdeko-sariaren-irekiera-mugaz-gaindiko-zinema-dokumentalari-bultzada","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/dokumental-onenaren-euroeskualdeko-sariaren-irekiera-mugaz-gaindiko-zinema-dokumentalari-bultzada\/","title":{"rendered":"Dokumental onenaren Euroeskualdeko sariaren irekiera: mugaz gaindiko zinema dokumentalari bultzada"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>2025eko Dokumental onenaren Euroeskualdeko Saria <\/strong>ikus-entzunezko lankidetza sustatzeko sortu da, <strong>Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren<\/strong> artean.<\/li>\n<li>Aurten, EPE-IBAIA elkarteak antolatzen <strong>LAU HAIZETARA<\/strong> foroaren baitan egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan.<\/li>\n<li>Hautagaitzak <strong>2025eko apirilaren 7ra arte<\/strong> aurkez daitezke.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak jadanik zabaldu du 2025eko dokumental onenaren Euroeskualdeko sarian parte hartzeko epea. 6.000 euroko diru-laguntza izanda, sari honek mugaz gaindiko lurraldeetako dokumentalgintza babestea eta sustatzea du helburu.<\/p>\n<h3>IKUS-ENTZUNEZKO LANKIDETZAREKIKO KONPROMISOA<\/h3>\n<p>Dokumental onenaren Euroeskualdeko sariaren helburua ikus-entzunezko sektorea indartzea eta egituratzea da, bertako talentuak, hizkuntzak, historia eta ondare kulturala balioan jarrita. Hautatutako proiektuek lurraldearen kultur aniztasuna islatu beharko dute, betiere ikuspegi berritzaile eta konprometituarekin.<\/p>\n<h3>EKOIZPEN ETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA<\/h3>\n<p>Akitania-Berrian, Euskadin edo Nafarroan egoitza duten ekoizpen-etxeek euren film luzeen dokumental-proiektuak aurkez ditzakete. Ekoiztetxe horiek lurraldeko hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelania) eta historiarekin edo nortasunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten proiektuek lehentasuna izango dute.<\/p>\n<p>Finalistek Zinemaldirako akreditazioa, bi eguneko <em>mentoring<\/em> saioak eta <em>pitching<\/em> saioan parte hartzeko prestakuntza jasoko dute. Beren proiektua LAU HAIZETARA foroaren baitan aurkeztu ahal izango dute, <em>pitch<\/em> baten bitartez. Hautagaitzak apirilaren 7ra arte aurkeztu daitezke.<\/p>\n<h3>SARI IBILtARIA, 2025EAN DONOSTIAKO ZINEMALDIAK HARTUA<\/h3>\n<p>2021ean sortu zuen Euroeskualdeak Ikus-entzunezko Saria, lurraldeko sektorea bultzatzea xede, bai eta bertako industria, talentua, paisaiak, hizkuntza, historia eta beste hainbat ezaugarri nabarmentzeko helburuz. Geroztik, lurraldeko jaialdi ezberdinek hartzen duten sari ibiltaria bilakatu da: hasieran, fikzioa ardatz hartuta, gerora, animazioa oinarri, eta, 2025ean, dokumentalgintzan jarri du soa.<\/p>\n<p>Sorreratik hainbat dokumental garrantzitsu saritu ditu aitorpen honek, hala nola, <em>Entre muros<\/em> (2021), <em>Saisons d\u2019oiseaux<\/em> (2022), <em>El cuerpo de Cristo<\/em> (2023) eta <em>La revuelta de las putas<\/em> (2024).<\/p>\n<p>2025eko edizioak ikusgarritasun berezia izango du, <a href=\"https:\/\/www.sansebastianfestival.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Donostiako Nazioarteko Zinemaldiari esker<\/a>. EPE-IBAIA elkarteak antolatzen duen LAU HAIZETARA koprodukzio foroaren baitan egonik, sari honek irabazleei aukera paregabea eskainiko die finantzatzaile eta ikus-entzunezkoen sektoreko adituen aurrean euren proiektua aurkezteko.<\/p>\n<p>Foro hori dokumentalgintzako proiektuak ezagutzera emateko eta industriako harreman gakoak ezartzeko gunea da. Dokumental arloko profesionalentzat ezinbesteko topagunea izango da.<\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/euroeskualdeko-animazioa-saria\/\">INFORMAZIO GEHIAGO<\/a><\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2025eko Dokumental onenaren Euroeskualdeko Saria ikus-entzunezko lankidetza sustatzeko sortu da, Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean. Aurten, EPE-IBAIA elkarteak antolatzen LAU HAIZETARA foroaren baitan egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Hautagaitzak 2025eko apirilaren 7ra arte aurkez daitezke. Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak jadanik zabaldu du 2025eko dokumental onenaren Euroeskualdeko sarian parte hartzeko epea. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":23,"featured_media":18255,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-18280","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18280","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/23"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18280"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18280\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18280"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18280"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18280"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}