{"id":18067,"date":"2024-12-20T10:04:03","date_gmt":"2024-12-20T09:04:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/artikuluak\/cours-dete-transfrontaliers-2025-la-periode-de-reception-des-propositions-est-ouverte\/"},"modified":"2024-12-20T10:13:29","modified_gmt":"2024-12-20T09:13:29","slug":"2025eko-mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak-ireki-da-proposamenak-jasotzeko-epea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/2025eko-mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak-ireki-da-proposamenak-jasotzeko-epea\/","title":{"rendered":"2025eko mugaz gaindiko uda ikastaroak: ireki da proposamenak jasotzeko epea!"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/mugaz-gaindiko-unibertsitate-lankidetzari-buruzko-uda-ikastaroa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2024ko mugaz gaindiko udako ikastaroek izandako arrakastaren ostean<\/a>, non seiehun parte\u2011hartzaile baino gehiago batu ziren, martxan jarri dira jada 2025eko ediziorako prestaketak! Proposamenen deialdia ofizialki irekita dago: urtarrilaren 19ra arte daukazu ikastaroen ideiak aurkezteko 2025eko uztailaren 4ean berriro Baionan ospatuko den saiorako.<\/p>\n<p>Udako ikastaroen helburua parte hartzen duten unibertsitate eta entitate zientifikoetan garatutako ezagutzak dibulgatzea da, baita ezagutzan oinarritutako Euroeskualdeko ekonomiaren garapenarengatik apustu egin nahi duten instituzio publikoen plan estrategikoak zabaltzea.<\/p>\n<p>Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko hainbat unibertsitatek, mugako bi alboetako instituzioen laguntzarekin, martxan jarritako ekimena, mugaz gaindiko biztanleria, ikasle eta mundu akademikorako berebiziko elkargune bihurtu da azkar.<\/p>\n<h3><u>Proposamena aurkezteko baldintzak<\/u><\/h3>\n<p>Aurkeztutako baldintzetan gutxienez Euroeskualdeko bi instituzio edo erakunde publiko zein pribatuk hartu behar dute parte, eta horietatik bi mugaz gaindiko eskualde ezberdinetakoak izan behar dira.<\/p>\n<p>Ikastaroen gaiak interes sozial edo zientifiko edozein kontu motari ekin ahalko dio, baina mugaz gaindiko ikuspuntua izan beharko du elementu tranbertsal gisa. Gaien adibide batzuk: arkitektura eta hirigintza, kultura eta artea, hezkuntza, osasuna, ekonomia, elikadura eta gastronomia, zientzia eta teknologia, klima\u2011aldaketa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH).<\/p>\n<h3><u>Ikastaroen baldintzak<\/u><\/h3>\n<p>Saioak publiko orokorrari, irakasleei, ikasleei eta profesionalei bideratu ahalko dira. Laugarren edizio honetan, publiko gazteago baten parte\u2011hartzea bereziki balioetsiko da eta, haien intereseko gaietara gerturatzeko, proposamenetan formakuntza jasotzen ari diren doktoregaiak, profesionalak edo gizarte\u2011eragile gazteak egotea gomendatzen da.<\/p>\n<p>Metodologia eta formatuari dagokionez, metodologia parte\u2011hartzaileak erabiliko dira, non gutxienez azken mahai\u2011inguru bat egongo den. Ikastaroak modu presentzialean irakatsi beharko dira, baina aurrez aurre zein online parte hartu ahalko da.<\/p>\n<p>Ikastaroak Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko hiru hizkuntza ofizialetako batean irakatsi ahalko dira: euskara, gaztelania edo frantsesa, aldibereko interpretazioa ikastaro bakoitzaren beharretara egokituz.<\/p>\n<p>Proposamenak zuzenean UIK plataformara bidali beharko dira, programaren idazkaritza teknikoaren arduradunak baitira: <a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSfLSzMZVADkNfWTxWobitA8vwm9eG6SRC0vgdsIdODYRKBmiw\/viewform\">Interes adierazpenak<\/a><\/p>\n<h3><u>Mugaz gaindiko udako ikastaroak: Euroeskualdeko lurralderako proiektu bateratzaile bat<\/u><\/h3>\n<p>Mugaz gaindiko udako ikastaroak, 2022 abiaraziak, Euroeskualdeko hainbat unibertsitate eta erakunde publikoren lankidetzaren fruitu dira: Universit\u00e9 de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV\/EHU), UPV\/EHUren Udako Ikastaroen Fundazioa, Universit\u00e9 Bordeaux Montaigne (UBM), Universit\u00e9 de Pau et des Pays de l&#8217;Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Euskampus Fundazioa, CNRS\/Iker eta Maison des Sciences de l&#8217;Homme de Bordeaux (MSH Bx). Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen eta Euskal Hirigune Elkargoaren babesa daukate ere.<\/p>\n<p>Programa honek berebiziko papera du kultura anitzeko kohesioa lortzeko Euroeskualdeko hezkuntza\u2011erakundeen ahaleginetan, baita biztanleriaren parte\u2011hartze dimentsioaren integrazioan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2024ko mugaz gaindiko udako ikastaroek izandako arrakastaren ostean, non seiehun parte\u2011hartzaile baino gehiago batu ziren, martxan jarri dira jada 2025eko ediziorako prestaketak! Proposamenen deialdia ofizialki irekita dago: urtarrilaren 19ra arte daukazu ikastaroen ideiak aurkezteko 2025eko uztailaren 4ean berriro Baionan ospatuko den saiorako. Udako ikastaroen helburua parte hartzen duten unibertsitate eta entitate zientifikoetan garatutako ezagutzak dibulgatzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":23,"featured_media":18069,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[364,361],"class_list":["post-18067","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak","tag-2025eko-mugaz-gaindiko-uda-ikastaroak","tag-cours-dete-transfrontaliers-2025-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18067","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/23"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18067"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18067\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18069"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18067"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18067"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18067"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}