{"id":17711,"date":"2024-09-25T09:57:33","date_gmt":"2024-09-25T07:57:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/?p=17711"},"modified":"2024-09-26T09:59:36","modified_gmt":"2024-09-26T07:59:36","slug":"euroeskualdeko-batzarrak-poctefa-proiektuak-arlo-estrategikoetan-aurkeztea-onartu-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/euroeskualdeko-batzarrak-poctefa-proiektuak-arlo-estrategikoetan-aurkeztea-onartu-du\/","title":{"rendered":"Euroeskualdeko Batzarrak POCTEFA proiektuak arlo estrategikoetan aurkeztea onartu du"},"content":{"rendered":"<p>Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak, Iru\u00f1ean, <a href=\"https:\/\/www.navarra.es\/es\/-\/nota-prensa\/navarra-preside-la-asamblea-de-la-eurorregion-donde-se-aprueba-presentar-tres-proyectos-poctefa-en-areas-estrategicas?pageBackId=363032&amp;back=true\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euroeskualdearen ezohiko batzarra hartu du astearte honetan<\/a>, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroak osatzen duten lurralde lankidetzako taldea.<\/p>\n<p>Besteak beste, lurralde bakoitzeko 6 ordezkarik osatutako Batzarreko kideek onartu dute hiru proiektu estrategiko aurkeztea INTERREG POCTEFA AFOMEF proiektu europarren deialdira.<\/p>\n<p>14,8 milioi euroko zuzkidurarekin, deialdi horrek lurraldearen gaineko proiektu egituratzaileak finantzatu nahi ditu, Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren (<a href=\"https:\/\/www.afomef.eu\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AFOMEF<\/a>) hiru ardatz estrategikoetan identifikatutako erronkei eta helburuei heltzeko: mugaz gaindiko enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna.<\/p>\n<p>Euroeskualdeak aurkeztuko dituen proiektuek, adierazitako lehentasun tematikoei erantzungo diete, <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/enplegu-eleaniztasun-eta-mugikortasun-proiektuak-finantzatzeko-tresna-berriaren-aurkezpena\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eta bat datoz joan den abenduan Irunen aurkeztutako AFOMEFen Lurralde Estrategia Integratuarekin<\/a>.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, mugaz gaindiko lan-merkatuari buruzko proiektuaren helburua Akitania-Euskadi Nafarroa Euroeskualde Berrian mugaz gaindiko enplegu-arroa sendotzea eta indartzea da. Lan aukerak maximizatu nahi ditu erakunde eskudunen koordinazioaren bidez, mugaz gaindiko langileek dituzten arazoei aurre eginez eta horiek konponduz.<\/p>\n<p>Mugikortasunari lotutako bigarren proiektu baten helburua mugaz gaindiko loturak hobetzea da, trenbideko zein hiriarteko garraio-zerbitzu publikoen hedapenaren bidez, bai eta lurraldean noizbehinkakoak ez diren bidaia-tituluen elkarreragingarritasuna hobetzea ere.<\/p>\n<p>Azkenik, hezkuntza eleanitzari buruzko proiektuaren helburua lurraldeko hizkuntzak hezkuntza-sistemetan garatzea da. Hezkuntza eleanitza izango du ardatz, hizkuntza-oztopoa gainditzeko, eta frantsesaren, gaztelaniaren eta euskararen irakaskuntza garatzea izango du helburu; aldi berean, ikerketa akademikoak egingo dira, tresna pedagogikoak eta komunikazio-tresna eleanitzak sortuko dira, eta mugikortasuna sustatuko da.<\/p>\n<p>Proiektuak hautatuko balira eta deialdiaren esparruan finantzatuko balira, horien ekintzak 2025eko maiatzetik 2029ko maiatzera bitartean gauzatuko lirateke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak, Iru\u00f1ean, Euroeskualdearen ezohiko batzarra hartu du astearte honetan, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroak osatzen duten lurralde lankidetzako taldea. Besteak beste, lurralde bakoitzeko 6 ordezkarik osatutako Batzarreko kideek onartu dute hiru proiektu estrategiko aurkeztea INTERREG POCTEFA AFOMEF proiektu europarren deialdira. 14,8 milioi euroko zuzkidurarekin, deialdi horrek lurraldearen gaineko proiektu egituratzaileak finantzatu nahi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":17707,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-17711","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17711","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17711"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17711\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/17707"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17711"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17711"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17711"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}