{"id":17003,"date":"2024-04-15T14:34:03","date_gmt":"2024-04-15T12:34:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/artikuluak\/leuroregion-tient-sa-deuxieme-assemblee-generale-pour-2024\/"},"modified":"2024-04-15T14:59:15","modified_gmt":"2024-04-15T12:59:15","slug":"leuroregion-tient-sa-deuxieme-assemblee-generale-pour-2024","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/leuroregion-tient-sa-deuxieme-assemblee-generale-pour-2024\/","title":{"rendered":"Euroeskualdeak 2024ko bigarren batzar nagusia ospatzen du"},"content":{"rendered":"<p>Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak urteko bigarren batzarra ospatu du <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/euroeskualdeak-presidentetzaz-aldatu-eta-12-milioi-euro-bideratuko-ditu-lurraldeko-eragileentzat-2024an\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nafarroako Foru\u2011erkidegoa buru zelarik, presidentetza ofizialki onartu baitzuen martxoaren 4an ospatutako batzarrean<\/a>, 2026ra arte kargua mantentzeko asmoz.<\/p>\n<p>Beste gaien artean, Hendaian egun hartan bildutako elkarteko ordezkariek kontu administratiboak eta 2023ko kudeaketa kontuak onartu zituzten, baita 2024rako 2,8 milioi euroko aurrekontua ere.<\/p>\n<p>Aurten, 2023an bezala, proiektuen deialdietara bideratutako saila 900.000\u00a0eurokoa izango da, non 500.000\u00a0euro apirilaren 30era arte irekita dagoen lehen deialdiari eskainiko zaion, &#8220;Euroeskualdeko hiritartasuna&#8221; ardatzera bideratuta egonik, eta beste 400.000\u00a0euroak irailaren amaieran irekiko den bigarren deialdiari eskainiko zaion, &#8220;Euroeskualdeko Berrikuntza&#8221; ardatzera bideratuko dena.<\/p>\n<p>Beste aldetik, 300.000\u00a0euro erreserbatuko dira Lankidetza estrategikoak sinatzeko, baita 60.000\u00a0euro &#8220;Euroeskualdeko Bekaren&#8221; edizio berri baterako, ikasleen eta doktoregaien mugikortasun akademikoa sustatzeko mugaren bi aldeetan.<\/p>\n<p><strong>Bi tresna Euroeskualdean lankidetza zabaltzeko: Lankidetza estrategikoak\u2026<\/strong><\/p>\n<p>Proiektuen deialdietaz gain, <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/proiektuak\/lankidetza-estrategikoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">mugaz gaindiko ekosistemako eragileen artean lankidetza estrategikoak<\/a> babestea agintzen du Euroeskualdeak.<\/p>\n<p>Martxan dauden lankidetzen artean <strong>Euskal Rugby<\/strong> nabarmendu dezakegu, izan ere hori osatzen duten errugbi federazio ezberdinei kirol topaketetan parte hartzea eta kirol-jardunbide egokiak partekatzea ahalbidetzen die.<\/p>\n<p>2023. urtean, bi lankidetza estrategiko berri onartu dira. Alde batetik <a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/euroeskualdeak-lankidetza-estrategikoa-onartu-du-ekonomia-sozial-eta-solidarioan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>ETESS<\/strong> <\/a>lankidetza daukagu, ANELen (Nafarroa), KonfeKoop\u2011en (Euskadi) eta CBE du Seignanx\u2011en (Akitania Berria) babesarekin. Helburua ekonomia sozial eta solidarioko mugaz gaindiko eremu bat bultzatzea da, Euroeskualdeko lurraldeko eraldaketa sozialerako lankidetza mekanismo gisa. Bestetik <a href=\"https:\/\/www.kazeta.eus\/eu\/info_kz\/20240127\/euskal-unibertsitateek-indarrak-batu-dituzte-mugaz-gaindiko-oztopoak-gainditzeko\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Institutua<\/strong> (ICT)<\/a> daukagu, Pauko Unibertsitateak (UPPA, Akitania Berria) burututako proiektua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV\/EHU), parte\u2011hartzearekin. Helburua mugaz gaindiko errealitatearekiko ezagutza hobetzea eta eremuko arazoei erantzun zientifikoak ematea da.<\/p>\n<p><strong>\u2026 eta Euroeskualdeko Beka<\/strong><\/p>\n<p>Segidako hirugarren urtez, Euroeskualdeak kudeatu du zuzenean ikasle eta doktoregaientzako Euroeskualdeko mugikortasun beka. Tresna honek, 2015ean lankidetza estrategiko gisa sortu zenak, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleei hilean 300\u00a0euroko beka eskuratzea ahalbidetzen die, haien ikasketen mugikortasuna hiru lurraldeetako batean egitea finantzatzeko. Beste laguntzekin konbinatu daitekeen beka horrekin, sentimendu euroeskualdetarra indartu nahi da, gertuko nazioarteko mugikortasun dinamika sustatuz.<\/p>\n<p>Egun beka bi alderdietan banakatzen da: lehena gradu eta graduondoko ikasleentzat eta bigarrena doktoretzako ikasleentzat. 2023an Euroeskualdeak finantza\u2011laguntza eskaini zien ikerketarako edo kotutoretza kontratua zeukaten 6 doktoregairi, 24\u00a0hilabeteko soldatarekin. Ikasleei dagokienez, Euroeskualdeak 87ri eman zien beka, 172\u00a0hilabeteko soldataren baliokidea horien artean banatuz.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/euroeskualdeko-beca\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eskaerak <\/a>urte osoan zehar aurkeztu dezakete doktoregaiek, eta ikasleek uztailaren 1etik urriaren 1erako epea izango dute.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak urteko bigarren batzarra ospatu du Nafarroako Foru\u2011erkidegoa buru zelarik, presidentetza ofizialki onartu baitzuen martxoaren 4an ospatutako batzarrean, 2026ra arte kargua mantentzeko asmoz. Beste gaien artean, Hendaian egun hartan bildutako elkarteko ordezkariek kontu administratiboak eta 2023ko kudeaketa kontuak onartu zituzten, baita 2024rako 2,8 milioi euroko aurrekontua ere. Aurten, 2023an bezala, proiektuen deialdietara bideratutako saila [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":16999,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-17003","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17003","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17003"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17003\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16999"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17003"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17003"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17003"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}