{"id":14918,"date":"2022-06-21T10:45:07","date_gmt":"2022-06-21T08:45:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/?p=14918"},"modified":"2022-06-22T12:37:32","modified_gmt":"2022-06-22T10:37:32","slug":"mugaz-gaindiko-doako-udako-ikastaroak-euroeskualdeko-espazioa-ezagutzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/artikuluak\/mugaz-gaindiko-doako-udako-ikastaroak-euroeskualdeko-espazioa-ezagutzea\/","title":{"rendered":"Euroeskualdeak UNUM mugaz gaindiko lehen uda ikastaroak ko-antolatzen ditu"},"content":{"rendered":"<p><strong>Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak \u2013 UNUM Baionan izango dira uztailaren 18tik 22ra. Parte hartzea doakoa da.<\/strong><\/p>\n<p>\u201cMugaz Gaindiko Uda Ikastaroak &#8211; UNUM\u201d jarraian aipatzen diren euroeskualdeko unibertsitateek eta ikerguneek 2019. urtetik hona egindako topaketen emaitza dira: Universit\u00e9 de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV\/EHU), UPV\/EHUko Uda Ikastaroak, l\u00b4Universit\u00e9 Bordeux Montaigne (UBM), l\u00b4Universit\u00e9 de Pau et des Pays de L\u00b4Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), eta Euskampus Fundazioa eta\u00a0 CNRS\/IKER. Egitasmoak lurralde erakunde hauen laguntza jaso du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta Euskal Herria Hirigune Elkargoa.<\/p>\n<p><strong>\u201cUNUM\u201d izenak \u201cAskoren artean, bat\u201d kontzeptua ematen du aditzera, proiektu ilusionagarri honetan bildutako askotariko eragileen batasuna adieraziz, hain zuzen ere.<\/strong><\/p>\n<p><strong>UNUM <\/strong>proiektuaren <strong>egitekoa <\/strong>da partaide diren unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortzen den <strong>ezagutza ezagutaraztea<\/strong>, baita erakunde publikoek <strong>ezagutzan oinarritutako euroeskualdeko ekonomia baten garapenaren alde egindako<\/strong> plan estrategikoak ezagutaraztea ere, berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzailetzat hartuta.<\/p>\n<p>\u201cMugaz Gaindiko Uda Ikastaroak &#8211; UNUM\u201d <strong>mugaz gaindiko herritarrei<\/strong> <strong>zuzentzen zaizkie<\/strong>, eta, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezalaxe, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.<\/p>\n<p><strong>Lehenengo edizio hau proba pilotu moduan planteatu da; hartara, aurtengo esperientziatik ikasitakoan oinarrituta, datozen urteotako programa garatuko da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>UNUM<\/strong> ikastaroak Euroeskualdeko hiru <strong>hizkuntza <\/strong>ofizialetan (<strong>euskara, frantsesa eta gaztelania<\/strong>) izango dira, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa nabarmentze aldera. Aurrez aurreko ikastaroak izango dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ere jarraitu ahal izango da, zuzenean. Kultur jarduera irekiak ere izango dira, lurraldearekin loturik. Izen-ematea <strong>doan<\/strong> da, baina <strong>nahitaezkoa<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Edizio hau uztailaren 18tik 22ra izango da, Baionako Arteen Hirian. Izen emateak hemen egin daitezke:<\/strong><\/p>\n<p>2022\/07\/18 &#8211; 2022\/07\/18: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/eurohiria-mugaz-gaindiko-polizentrismo-eredua\">EUROHIRIA, mugaz gaindiko polizentrismo-eredua<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/18 &#8211; 2022\/07\/19: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/mugaz-gaindiko-lankidetza-europako-krisien-aurrean\">Mugaz gaindiko lankidetza Europako krisien aurrean<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/19 &#8211; 2022\/07\/20: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/amerikako-mugarteko-migrazioaren-historia-kultura-irudikapenak\">Amerikako mugarteko migrazioaren historia eta kultura-irudikapenak<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/20 &#8211; 2022\/07\/20: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/lurralde-garapen-solidarioa-tokiko-txanponen-ekarpena\">Lurralde garapen solidarioa: tokiko txanponen ekarpena<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/21 &#8211; 2022\/07\/21: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/musika-lurraldea\">Musika eta lurraldea<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/21 &#8211; 2022\/07\/22 : <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/itzulpengintza-etengabeko-eraldaketa-teknologikoan-murgilduta\">Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta<\/a><\/p>\n<p>2022\/07\/22\u00a0 &#8211; 2022\/07\/22: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/euskararen-atlasak-eginikoak-egitekoak\">Euskararen atlasak : eginikoak eta egitekoak<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Egun horietako 7 ikastaroez gain, beste 2 programa nabarmendu nahi ditugu, egun horien bueltan izango baitira Euroeskualdeko hainbat tokitan.<\/strong><\/p>\n<p>2022\/07\/11 &#8211; 2022\/07\/20: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/itsasora-begiratzen-duen-unibertsitatea-ezagutzan-zehar-nabigatzen-saltillo-eskola-ontzian\">Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian<\/a><\/p>\n<p>2022\/08\/16 &#8211; 2022\/08\/26: <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/basque-summer-tutorial-language-documentation-1\">Basque Summer Tutorial in Language Documentation<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Prestatzen ari garen kultur jarduerei dagokienez, uztailaren 21erako kontzertu bat antolatzen ari garela aurreratu dezakegu; arratsaldez izango da, eta sarrera libre eta doan: \u201cEn-Kantu\u201d Nafarroako Unibertsitate Publikoaren proiektua da, eta Nafarroako Foru Komunitateko eta Behe Nafarroako melodia tradizionalak jasotzen ditu. Musika elementu bizia da, eta nazio mugak gainditzen ditu; mugaz gaindikoa da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak \u2013 UNUM Baionan izango dira uztailaren 18tik 22ra. Parte hartzea doakoa da. \u201cMugaz Gaindiko Uda Ikastaroak &#8211; UNUM\u201d jarraian aipatzen diren euroeskualdeko unibertsitateek eta ikerguneek 2019. urtetik hona egindako topaketen emaitza dira: Universit\u00e9 de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV\/EHU), UPV\/EHUko Uda Ikastaroak, l\u00b4Universit\u00e9 Bordeux Montaigne (UBM), l\u00b4Universit\u00e9 de Pau et [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":14922,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[34],"tags":[],"class_list":["post-14918","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-artikuluak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14918","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14918"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14918\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14922"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14918"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14918"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euroregion-naen.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14918"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}