2019ko “Ezagutzaren ekonomia” proiektu deialdiaren hautaketa

12.12.2019 Proiektuak

Euroeskualdeko Lantalde Eragilea 2019ko “Ezagutzaren ekonomia” Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Proiektu Deialdiko lehenengo saioan aukeratutako proiektuen zerrenda hautatzeko elkartu da. Lehenengo saio honek 350 000 euroko aurrekontua du.

Euroeskualde-estrategiari esker, Akitania-Euskadi gunean lankidetza garatzeko 6 sektore ekonomiko gakoak identifikatu ziren:

  • Aeroespaziala eta fabrikazio aurreratua
  • Osasuna/Bio-osasuna
  • Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
  • Eraikuntza iraunkorra, egurra
  • Energia berriztagarriak
  • Itsasoko eta kostaldeko baliabideak

Asmoa da gunearen finantza-baliabideak sektore gako horietara bideratzea, eta batik bat lankidetza- eta integrazio-maila txikiagoa dutenetara.

Hala, Euroeskualdeak erabaki du euroeskualde-lankidetza estrategikoak finantzatzea, sektore horietako eragileek aukera izan dezaten elkartzeko, bat egiteko, osagarritasunak aurkitzeko eta euroeskualdean nolabaiteko «masa kritikoa» lortzeko, helburua izanik sinergiak sortzea eta erronka berriei batera aurre egitea: ikerlanak, berrikuntza-proiektuak, nazioartekotze-egitasmoak, europar deialdiak prestatzea…

Zazpi proiektu aukeratu dira aeroespaziala eta fabrikazio aurreratuaren, osasuna/bio-osasunaren,  nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industriaren, eraikuntza iraunkorra eta egurraren, eta energia berriztagarrien eremuetan, 2014-2020ko Plan estrategikoan jarritako lehentasunak. 

 

Hautatutako proiektuak hauek izan dira:

Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industriaren esparruan:

 

« ERBELGEN »

  • Kideak: Erbel, Euskal Erle Beltza, Apidena, Neiker, UPV/EHU
  • Aurrekontua: 87 262 €
  • Diru-laguntza: 31 835,89 €

Proiektu honek erle beltzetan ugaltzeko garrantzitsuak diren portaera eta ezaugarri genetikoak hobetzea du helburu (oldarkortasuna, produkzioa eta gaixotasunaren erresistentzia, adibidez) bere ugalketa sustatzeko eta ekotipo honen kontserbazioa bermatzeko.

 

« ISOTOPO »

  • Kideak: UPV/EHU, INTIA, UPPA, CNTA, HAZI
  • Aurrekontua: 100 500 €
  • Diru-laguntza: 43 516,50 €

Proiektuaren helburu orokorra mugakide sare bat eratzea da analisi elementalaren eta isotopo egonkorren analisiaren konbinazioan oinarrituko baliabideak garatzeko eta balioztatzeko Euroeskualdean dauden Bereiztutako Kalitate Aipamena (BKA: BSM, BAG, BBT) duten nekazaritzako elikagaien produktuen benekotasuna bermatu ahal izateko.

 

Osasuna-Biosasunaren esparruan :

 

 « DIPOSITIVO DE LIPOMODELAJE »

  • Kideak: Leartiker S. Coop, Clinique Ramsay Santé Belharra, OSFrenos S.L., Boursier-Sogreg
  • Aurrekontua: 104 118 €
  • Diru-laguntza: 45 083,09 €

Proiektu honek lipomodelaje prozesuaren eraginkortasuna hobetu nahi du, mastektomia bat jasan duten gaixoen bularreko berreraikuntzan arrakasta lortzen ari duen teknika. Teknika honetan funtsezkoa da nahi dugun ehun adiposoen gehiena erabiltzea eta manipulazioa ahalik eta gutxoenekoa izatea, pazientearen kutsatzea ekiditeko. Hori dela eta, proiektuaren helburua da erabilitako gailuen baten diseinua optimizatzea, redon izeneko botila hain zuzen ere.

 

« TRAITEMENT DES INFECTIONS CHEZ LES PATIENTS ATTEINTS DE MUCOVISCIDOSE »

  • Kideak: Kusudama Therapeutics, Université de Poitiers, Pharmamodelling
  • Aurrekontua: 151 200 €
  • Diru-laguntza: 64 950 €

Proiektuaren helburu nagusia KuDa-tob izena duen nanopartikuletan oinarritutako tobramizina formulazio berri baten abantaila lehiakorra animalia-ereduetan balioztatzea da. KuDa-tob askapen iraunkorreko tobramizina formulazio bat da, bereziki, Pseudomonas aeruginosa delako bakterioak eragindako biriketako infekzio kronikoa pairatzen duten fibrosi kistikodun gaixoetan tobramizina administratzeko maiztasuna murrizteko diseinatuta dagoena.

 

Aeroespaziala eta fabrikazio aurreratuaren esparruan :

 

«TSIPIRENTSI 2 »

  • Kideak: Aldakin Automation SL, Ideko S. Coop, EESC ESTIA Compositadour
  • Aurrekontua: 152 000 €
  • Diru-laguntza: 64 950 €

Proiektuaren helburu nagusia material konposatuen mekanizatuko operazioak gauzatzeko zelula robotikoa garatzea da, gutxienez mekanizazio garaian sortutako txirbilaren eta hautsaren 95%a xurgatuz. Proiektu honek konpositeen mekanizaziorako robotaren diseinua fabrikatzea du helburu. Honek, bai osagai desberdinen fabrikazioa eta bai zelularen integrazio eta balidatzea hartzen ditu kontuan.

Eraikuntza iraunkorra eta zuraren esparruan:

 

«MAPA FORESTAL DE LA EURORREGION NUEVA-AQUITANIA EUSKADI NAVARRA»

  • Kideak: HAZI, CRPF Nouvelle-Aquitaine, GAN-NIK, IES Murgia
  • Aurrekontua: 97 450 €
  • Diru-laguntza: 42 195,85 €

Proiektuak Euroeskualde osoaren baso-mapa egitea aurreikusten du. Euroeskualdearen mapa egiteak hiru emaitza nagusi hartuko ditu: lurzoruaren erabileren mapa, baso-mapa eta baso-azaleren estatistikak. Baso-mapa komuna Euroeskualdeko hiru erakundeen tresna bateratu bihurtuko da.

Energía berriztagarrien esparruan:

 

«REDUCIR EL IMPACTO MEDIOAMBIENTAL DE LOS CAMPUS UNIVERSITARIOS»

  • Kideak: UPV/EHU, UPPA, Alonso Hernández asociados arquitectura SL
  • Aurrekontua: 133 142 €
  • Diru-laguntza: 57 333,53 €

Proiektu honetan Euskadi, Nafarroa eta Akiitania-Berriko 3 kanpus unibertsitario esanguratsuenak aztertuko dira. Alde batetik gaur egun kanpus bakoitzak energia ez-berriztagarrien erabileraren ondorioz sortzen hari den ingurumen-inpaktua zenbatuko da. Bestalde, energia berriztagarrien bitartez hornitutako etorkizuneko erreforma-eszenatoki desberdinak proposatu eta aztertuko dira. Proiektu honetan zehar kanpusen energia ez berriztagarrien kontsumoa murriztuko duten zenbait eszenatoki eta teknologia aztertuko dira , besteak beste haize-energia, biomasa edo energia-fotovoltaikoa kanpusen “energia-sisteman” integratuz.

 

Proiektuen taula hemen aurkituko duzue.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?